
Hormatik ateratzen diren adreiluak bailiran, 15 argazki zintzilikaturik daude koloreztatutako egurrezko euskarrien gainean. Bartzelonan egindako argazkiak dira, eta fatxadak erautsi ostean zutik geratzen diren hormek hainbat urtez etxe barruan gorde izan dituzten sekretuak jaso eta erakusten dira. Argazkiok etxeko gela ezberdinetan urteetan barrena jazo diren istoriaoak imajinatzera gonbidatzen dute ikuslea.
Argazki hauek ez dute mundua definitu nahi, poliki-poliki erakutsi baizik, behaketa geldi, iraunkor eta oharpen bizi baten bidez. Proiektu honetako irudiak abstrazio eta figurazio artean kokatzen saiatzen dira, ikusgarri eta ikustezina denaren artean.
Zalantzazko eta iradokigarri bihurtzen diren argazki hauetako paisaiak, izate misteriotsu bat ematen dio argazkiko momentu bakoitzari. Eta horrela gure irudimena, dedukzio, uste eta fantasia martxan jartzen dugu gure BARNEKO LURRALDE propioa sortuz eta honi esker gu geu ezagutuz.
Proiektu hau batzen duten argazkietan, begiradak irudiko protagonista bera gainditzen du, dagoen ausentzia azpi- marratuz, gizakiaren presentzia. Ez gara hutsuneak sortzen digun ilusioan kokatzen ausentziarenean baizik.
Jatorrian aisialdirako eta deskantsurako sortuak izan ziren espazio huts hauek, bere funtzioa desagertzean bere erabilera galtzen dute eta bere forma itxuraldatu egiten da.
Hala ere bere atmosferaren bitartez, irudi bakoitzaren azpian geratutako istorio anitzak kontatzen dizkigu argazki bakoitzak eta guregana urbildu.
Irudimenak, errealitateko zati bat osatzen du, poetikoruntz bidea zabaltzen diguna. Irudimenezko espazioak sortzen laguntzen digu, azken batean gure mundu propioa osatuz.

















































