Nagore Igarza naiz, Gipuzkoan bizi den diseinatzaile grafikoa, argazkilaria eta arte zuzendaria.
Identitate bisualak, branding-proiektuak, diseinu editoriala, erakusketak eta packaging-a garatzen ditut, proiektu bakoitzari ahots propio eta koherentea izateko lagunduz.
Ahots propio eta koherentea
Begirada natural eta zintzoa
Argazki-saioak ere egiten ditut, pertsona edo historia bakoitzaren funtsezkoena begirada natural eta zintzo batetik harrapatzeko.
Diziplina desberdinak konbinatzeak aukera ematen dit proiektu bakoitza modu zabalagoan ulertzeko, ideiak konektatzeko eta hizkuntza desberdinetatik forma emateko.
Nire lurraldea sormena da: irudia eta diseinua elkarrekin bizi diren espazioa, eta bien bidez askatasunez adierazteko aukera ematen didana.
Telefonoz (+34) 621 335 063, emailez: nagoreigarza@gmail.com edo aurrez aurre: Labeaga 24 baxua (Urretxu, gipuzkoa) jar zaitezke nerekin harremanetan. Instagram en jarrai nazakezu